XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lanari ekin zioten.

Egunsentiko lehen argiak azaldu ziren, begirik bildu gabe gau bat igaro ondoren, eta orduan ikusi zuten ontzi ezezaguna portutik irteten hasi zela, bela guztiak hedaturik zituela, borrokarako prest.

Bi ontziak elkarrengana hurbilduz joan ziren.

Bat-batean, ontzi ezezagunak kanoikada bat disparatu eta Erromako bandera jaso zuen.

Bihotz Adoretsuk ohartu zuen bere latin-gramatikako irakaslearen hiru mastako ontzia zela hura.

Halaxe zen, izan ere, zeren piratatzan abiatu zenetik bila eta bila ibili baitzitzaion nekagaitz munduko zoko-moko guztietan barrena.

Bihotz Adoretsuk hitzalditxo bat egin zion bere jendeari, latin-gramatikako irakaslea bizirik ekartzeko aginduz.

Hori eginik, nor bere postura bidali zuen eta Ederrak jaurti zuen kanoikada-sail batekin hasi zen bataila.